HUHEZIk datorren ikasturterako nazioarteko ikastaroen V. Edizioa aurkeztu du

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak, HUHEZI, 2011-12 ikasturterako nazioarteko ikastaroen V. edizioa aurkeztu du. Ikastaro hauek 30 ECTS kredituen baliokide izango dira eta ingelesez irakatsiko dira. Aurreko ikasturtean, Europatik etorritako 14 ikaslek ikastaroetan parte hartu zuten.
Eskoriatzan diren bitartean, nazioarteko ikastaroetan diren ikasleak Fakultateko beste ikaskideekin ikasgaiak partekatuko dituzte, guztiak ingelesez. Dinamika honen bidez, unibertsitateak ingelesa sustatu nahi du ikasgai desberdinetan. Ikasgelak ezezik, Erasmus programako ikasleek Deba Garaiko eskola zentroetan eta EiTBk Bilbon duen egoitzan praktikak ere burutuko dituzte.
Aurtengo Nazioarteko Ikastaroak bi ikastaroz osatuta daude: Hezkuntza eta eleaniztasuna eta Komunikabideak.
Hezkuntza eta Eleaniztasuna ikastaroan, nazioarteko ikasleek eleaniztasunaren garapenean teknologia berrien erabilpena eta haurrek bigarren eta hirugarren hizkuntzak nola bereganatzen dituzten aztertuko dute. Trebakuntza, Gipuzkoako Deba Garaiko Haur eta Lehen Hezkuntzako eskoletan izango diren praktikekin osatuko da.
Komunikabideak ikastaroaren ardatza, berriz, nazioarteko komunikazioaren, dokumentalen ekoizpenaren eta telebista ekoizpenaren analisia eta ikerketa izango da. Bertan parte hartzen duten ikasleek EiTBko zerbitzu digitalean praktikak burutzeko aukera izango dute.

VN:F [1.9.22_1171]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Puedes dejar una respuesta, o un trackback desde tu propia web.

Escribe un comentario