UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak ongietorria eman die atzerriko ikasleriari

p1606

UPV/EHUk Donostian duen Guillermo Martínez Benito Unibertsitate Eskola Politeknikoko Gradu Aretoak bere gain hartu zuen unibertsitate mugikortasun programetan parte hartzen duten ikasleei egindako ongietorri ekitaldia. Ekitaldian hirurogei gazte baino gehiagok hartu zuen parte eta, gainera, hainbat buddy ere izan ziren (campusean zein hirian lehen egunetan irakasleria bisitariaren anfitrioi lanak egiten dituzten bertako ikasleak). Gazteek unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzu desberdinen inguruko informazio praktikoa jaso zuten. Era berean, hirian den aisialdi eta turismo eskaintzaren inguruan ere informatuak izan dira.
Bestalde, Bizkaiko Campusak ere ongietorria eman zion 2011-12 ikasturteko ikasleriari eta BizBAK, kultura jardunaldiak ere aurkeztu ziren Leioako Campuseko Areto Nagusian izandako We Are Standard taldearen kontzertu baten bidez.

VN:F [1.9.22_1171]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Puedes dejar una respuesta, o un trackback desde tu propia web.

Escribe un comentario