Kutxak Gipuzkoako espediente onenak saritu ditu

p=1837

Pasa den azaroaren 21ean, Kutxak Karrera Amaierako Sarien 35. edizioa ospatu zuen. Sari hauekin, Gipuzkoako unibertsitate zentro desberdinetan iaz bere ikasketak amaitu zituzten ikasleen espediente onenak saritzen dira.

Aurtengo edizioan, 42 ikasleen espedienteak saritu dira (22 emakumezko eta 20 gizonezko). Unibertsitateka, 21 sarituk Euskal Herriko Unibertsitatean burutu dituzte ikasketak, hamar Mondragon Unibertsitatekoak dira, sei Deustuko Unibertsitatekoak eta azkeneko bostak Nafarroako Unibertsitatekoak.

42 ikasle hauek, bere lan akademikoarengatik aintzatespena jasotzeaz gain, diru saria ere jaso zuten. Lizentziatura, ingeniaritza eta arkitektura espedienteengatik sari hau 1.400 eurotakoa izan da eta ingeniaritza eta arkitektura tekniko, diplomatura eta magisteritza kasuetarako, berriz, 1.100 eurotakoa.

Kutxako Presidentea den Xabier Iturbek zuzendutako sari banaketa ekitaldian, Gipuzkoako agintari akademiko nagusiekin batera, David Martínezek Una nueva generación para un nuevo futuro izenburuko hitzaldia eman zuen. Martínez Enpresa eta Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta Diario Vascoko zuzendari orokorra da.

VN:F [1.9.22_1171]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Puedes dejar una respuesta, o un trackback desde tu propia web.

Escribe un comentario