Deustu, Sarriko eta San Inazio auzoek Musikaren Europar Eguna ospatuko dute publiko guztirako erritmo eta doinuekin

p2110

Datorren ekainaren 20 eta 22 bitartean Deustuko barrutia doinu desberdinez beteko da Musikaren Europar Eguna dela eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak programatutako ekitaldiei esker. Aipatu programazioa Juan Crisóstomo Arriaga Musika Kontserbatorioaren eta Mr.Jam Musika Zentro Modernoaren laguntzarekin osatu da eta ekainaren 20an, arratsaldeko zortziretan, abian jarriko da San Pedro elizan izan go den San Inazio koralaren eta Deustuarrak Abesbatzaren emanaldiarekin.
Ekitaldi gehienak, ekainaren 21ean izango dira, arratsaldez, egun hori baita Musikaren Eguna. Horrela, 17:00etatik aurrera, Marmara Music Bandek pasa den mendeko 20. hamarkadako marching bands edota New Orleanseko brass banden soinuak kaleratuko ditu Levante plaza eta Kontserbatorioaren artean egingo duen emanaldi ibiltarian. Une berean, 17:00 eta 21:15 bitartean, kontserbatorioan, Bilboko Bibolinen, Ensenble Kuraia (musika garaikidea), Txistualarien Udal Banda eta Jesuitas Eskolako Ars Viva gazte koroaren emanaldiak izango dira.
Programa ekainaren 22an amaituko da, 18:30 eta 21:30 bitartean Levante Plazan izango den saio ireki batekin. Bertan, besteak beste, Mr.Jam Musika Zentro Modernoaren emanaldia izango da eskolan lantzen diren tresna eta estilo desberdinak uztartzen dituen emanaldi alai batekin.

VN:F [1.9.22_1171]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Puedes dejar una respuesta, o un trackback desde tu propia web.

Escribe un comentario