Noticias con la etiqueta ‘Expolanguages’

Azkue Fundazioa Pariseko XXIX. Expolangues Azokan

Azkue Fundazioak Etxepare Euskal Institutuarekin batera izan duen Euskara: La langue basque izeneko stand-aren bitartez hartu du parte azoka honetan. Bertan, pantaila elkarreragilea izan du; horren bidez, Bizkaiko erakunde honek gazteei eta gizarteari, oro har, euskararen erabilera areagotzeko sarearen eta teknologia berrien bidez eskaintzen dizkien proposamenak eta web atariaren atal berriak erakutsi dira.