Noticias con la etiqueta ‘HUHEZI’

MUk euskaraz idatzitako ikasleen gradu amaierako proiekturik onena saritu du

HUHEZIko fakultatean banatu zen abenduaren 3an euskaraz aurkeztutako gradu bukaerako lan onenari saria. Edizio honetako saritua Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Psikopedagogiako ikaslea den Idoia Sara izan da “Heriotzaren trataera eskolan” lanarekin. Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak 2.000 euroko saria eman diote 2. edizio honetan.

HUHEZIk datorren ikasturterako nazioarteko ikastaroen V. Edizioa aurkeztu du

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak, HUHEZI, 2011-12 ikasturterako nazioarteko ikastaroen V. edizioa aurkeztu du. Ikastaro hauek 30 ECTS kredituen baliokide izango dira eta ingelesez irakatsiko dira. Aurreko ikasturtean, Europatik etorritako 14 ikaslek ikastaroetan parte hartu zuten.

Komunikabideak eta euskara liburu batean

Euskarazko komunikabideen inguruko ikuspegi orokorra aurkezten duen liburu bat Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) Komunikazio Arloko ikerkuntza arduradunak, Aitor Zubergoitiak, eta HUHEZIn ikasketak egindako Lierni Alkorta ikasleak, argitaratu dute.