Noticias con la etiqueta ‘TesiTek’

Deustun aurkeztutako web orrialde batek euskararen maila morfo-sintaktikoa modu semiautomatikoan aztertzea ahalbidetuko du

p1264

Aurkezten den web orri hau azken urteetan Deustuko Unibertsitatean diziplinarteko TesiTek lantaldeak egin duen ikerketa-lan baten emaitza da. Bertan, tresna informatiko bat garatzen da, berrerabilgarria den corpus digital batean oinarrituz, euskarazko testuen hizkuntza analisirako. Lortu diren emaitzak http://bonaparte.deusto.es helbidean aurki daitezke, bere aplikazioak erabiltzaile guztientzat irekiak eta eskura daudelarik.