Basque Culinary Centerrek epealdia ireki du Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzietako Graduan izena emateko

admin
By admin enero 18, 2011 11:31
Basque Culinary Centerrek ireki berri du Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzietako Graduan izena emateko epealdia. Gradu-ikasketak datorren urteko irailan jarriko ditu abian. Unibertsitate-sukaldari espainiarren lehen belaunaldiko 50 plazetako bat okupatu nahi duenak, aurretiko izen-ematea egin dezake linea bidez, http://academics.bculinary.com. Ondoren, otsailan, hautaketa-prozesu bat hasiko du, interesatuen gaitasunak eta espediente akademikoa baloratzeko, behin betiko izen-ematearekin bukatuko dena. Fakultatea lanean ari da Donostiako Teknologia Parkeko azken lanak bukatzeko, eta instalazioetan Gastronomia Zientzien esparruan Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa duen bakarra izango da munduan.  Bost solairu eta 12.000 metro koadro baino gehiago dituela, datorren urteko irailean irekiko ditu ateak.
Tituluak profesional kualifikatuak prestatzeko behar guztiak estaliko ditu; lanbidearen egungo erronkei erantzungo die eta ikasketek ikuspegi zientifikoa eta teknikoa izango dute, diziplinarteko ikuspegiarekin. Lau ezagutza-alor handi izango ditu: sukalde-areto-sommelier teknikak; Negozioaren kudeaketa; Zientzia eta teknologia eta Kultura eta artea. Klaseak gazteleraz eta ingelesez emango dira.
Gastronomia, ostalaritza eta elikadura-industrien alorrean aukera profesional ugari eskaintzen du gradu honek eta ikasleek hainbat arlotan sakonduko dute: sukaldeko ekoizpen eta lanketa sistema, enpresa-kudeaketa, pertsonak eta bezeroen kudeaketa, kultura gastronomikoa, zerbitzuen sistema eta bezeroen arreta, oinarri zientifikoak gastronomian ezarrita. Gainera, sukaldeko abangoardian sakontzeko hiru ibilbide izango ditu: berrikuntza, negozioa eta ekintzaile izatea eta elikadura-industria.
admin
By admin enero 18, 2011 11:31
Comenta esta noticia

Sin comentarios

¡Sin comentarios todavía!

Tú puedes ser el primero en comentar esta noticia.

Escríbenos lo que piensas de este tema
Ver comentarios

Escribe un comentario

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*

Publizitatea

This movie requires Flash Player 9

PUBLIZITATEA

Uda Ikastaroak
banner ad

Egutegia | Calendario

agosto 2014
L M X J V S D
« jul    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031