Elkano nazioarteko mugikortasunerako beketan izena emateko epea zabalik

admin
By admin noviembre 10, 2011 11:28

Elkano nazioarteko mugikortasunerako beketan izena emateko epea zabalik

Urriaren 20an ireki zen ofizialki Elkano nazioarteko mugikortasun beka programaren VI. Edizioan izena emateko epea; UPV/EHUko unibertsitate tituludunak aurkeztu ahalko dira, 6 eta 12 hilabete artean elektronikaren sektoreko enpresen eta IKTen atzerriko instalazioetan praktikak egin nahi badituzte. Izena emateko epea azaroaren 20ra arte egongo da zabalik. Informazio gehiago lortu nahi dutenek edo eskaera egin nahi dutenek webgunea kontsulta dezakete: www.ehu.es/elkano
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazio Klusterrak (GAIA-Kluster TEIC) bultzatu dute Elkano Programa, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko unibertsitate tituludunentzako eta UPV/EHUko beste bi campusetako batean ikasi duten gipuzkoarrentzako programa da.
Elkano programa Leonardo da Vinci bezalako beste mugikortasun beka batzuen antzekoa da bere planteamenduari dagokionean, eta UPV/EHUk tituludun berrien mugikortasuna sustatu, haien lanbide gaitasunak jakintza alor anitzeko nazioarteko taldeetan hobetu eta haien enplegagarritasuna eta ekintzailetza errazteko daukan helburuari erantzuten dio.
Bestalde, GAIA-Kluster TEICek nabarmendu du euskal enpresentzat oso garrantzitsua dela langile prestatuak, motibatuak eta nazioartean modu zuzenean trebatuak izatea.
Edozein diziplinetara irekita dagoen arren, GAIAko enpresa kideen profila dela medio arlo hauetako tituludunek interes berezia dute: ingeniaritza informatikoa, ingeniaritza elektronikoa, telekomunikazioen ingeniaritza, mekanikoa, antolakuntza ingeniaritza, baita enpresa administrazio eta zuzendaritza arloak ere.
Hurrengo edizioan parte hartuko duten ikasle bekadunek landuko dituzten proiektuetan gai ugari daude, besteak beste, Smartphones gailuetarako aplikazioak garatzea, Amerikako Estatu Batuetan Kalitate Sail bat sortzea, Interneteko atari batean bulego komertziala ezartzea edo Senegalgo zenbait eskualdetan nekazaritza eta arrain instalazioak martxan jartzea, beste lan arlo askoren artean.
Parte-hartzaileek GAIA-Kluster TEICen elkartutako enpresetan edo erakunde kolaboratzaileetan praktikak egin ahal izango dituzte AEBetan, Indian, Mexikon, Brasilen, Txinan edo Alemanian, besteak beste. Programaren lehenengo bost edizioetan 58 ikaslek hartu dute parte.

admin
By admin noviembre 10, 2011 11:28
Comenta esta noticia

Sin comentarios

¡Sin comentarios todavía!

Tú puedes ser el primero en comentar esta noticia.

Escríbenos lo que piensas de este tema
Ver comentarios

Escribe un comentario

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*

Publizitatea

This movie requires Flash Player 9

PUBLIZITATEA

Uda Ikastaroak
banner ad

Egutegia | Calendario

noviembre 2014
L M X J V S D
« oct    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930