ETEOk bere 50. urteurrenean hainbat jarduera antolatu ditu eta fakultate berria izango du

admin
By admin abril 18, 2010 10:16

Orain arte izandako Mondragron Unibertsitateko ETEO Fakultateak, apirilaren amaieran 50 urte bete ditu. Hori dela eta, hainbat jarduera antolatu dira, hala nola, kontzertuak edota hitzaldiak. Halaber, Fakultatearen iragana, oraina eta geroa deskribatzen dituen liburua argitaratu dute. Ekintza hauetaz gain, urteurren hau azpimarkatuko duen gertakizun garrantzitsuena Oñatiko Campus berria izango da.

Hain zuzen ere eraikina azaroan amaiturik egongo da. Fakultate berria Oñatiko Ibarrako kirolguneko lurretan egingo da 20.000 m2 inguruko azalera batean. Eraikitako azalera 8.752 m2koa izango da. Sotoa eta hiru solairuko azpiegitura honek prestakuntzarako 20 ikasgela, etengabeko prestakuntzarako eta masterretarako 7 ikasgela, ikerkuntzarako laborategiak, informatika-gelak, hizkuntza-laborategiak, ekitaldi-aretoa, liburutegia izango ditu, besteak beste. Gainera, autoa erabiltzen dutenentzako aparkatzeko 200 toki izango dira.

Enpresagintza Fakultate berriak 3 esparru hartuko ditu. Lehenik, enpresa-kudeaketa alorreko prestakuntza, bigarren, kudeaketa aurreratuko ikerketa-jarduera, MIK ikerketa-zentroarekin batera garatzen ari den proiektu komunean oinarrituta; eta hirugarren, enpresa-zuzendariei zuzendutako etengabeko prestakuntza. Campus berria nazioarteko erreferentzia bihurtu nahi da enpresa-kudeaketako prestakuntzan eta ikerkuntzan. Etorkizunaren aldeko bere apustu horretan, Enpresagintza Fakultateak Irungo Campuseko egitura handitzea izango da.

admin
By admin abril 18, 2010 10:16
Comenta esta noticia

Sin comentarios

¡Sin comentarios todavía!

Tú puedes ser el primero en comentar esta noticia.

Escríbenos lo que piensas de este tema
Ver comentarios

Escribe un comentario

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*

Publizitatea

This movie requires Flash Player 9

PUBLIZITATEA

Uda Ikastaroak
banner ad

Egutegia | Calendario

agosto 2014
L M X J V S D
« jul    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031