Gazte Factory, gazte dinamizaziorako gune berriak Gasteizen

admin
By admin febrero 10, 2011 11:12
Ibaiondo, Lakua, eta Judimendiko gasteiztar zentro zibikoek abian jarri dute Gazte Factory delakoak, gazteentzako dinamizazio zentroak non eszena eta ikusentzutezko arte, dantza eta komikiarekin erlazionatutako jarduerak burutuko diren. Hasiera batean, eskaintzak manga, kale dantza eta eszena arte berritzaileenen bidez japoniar kulturaren aldeko apostua egingo du.
Judimendi zentro zibikoan, adibidez, Tenkai elkarteak dinamizatuta, manga, anime eta japoniar kulturaren inguruan Otaku Factory delakoa garatu da. Lakuako zentro zibikoan, berriz, Nonstop Factory garatu da eta bertan, Oreka Dancek dinamizatuta, egungo kale dantza landuko da. Azkenik, Ibaiondo zentro zibikoan Xpressa Factory izango da eszena arteetan esperimentatu ahal izateko. Azken hau Panta Rhei konpainiak kudeatuko du.
Gazte Factory pertsona gazteek interesekoak dituzten gaien inguruan, sormena eta partehartzea sustatuz, autokudeatutako espazioen proiektu bat da eta Gasteizko Gazteria Zerbitzuaren laguntzarekin garatu da. Gasteizko Kultura zinegotzia den Maite Berrocalen esanetan, proeiktu hauek “gazteentzako egin beharrean, gazteekin egin dira”.
Udalak zentro zibikoen sarean espazioak utziko ditu ekintza hauek guztiak burutu ahal izateko.
admin
By admin febrero 10, 2011 11:12
Comenta esta noticia

Sin comentarios

¡Sin comentarios todavía!

Tú puedes ser el primero en comentar esta noticia.

Escríbenos lo que piensas de este tema
Ver comentarios

Escribe un comentario

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*

Publizitatea

This movie requires Flash Player 9

PUBLIZITATEA

Uda Ikastaroak
banner ad

Egutegia | Calendario

septiembre 2014
L M X J V S D
« jul    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930