Mondragon Unibertsitateak estatuan bakarra den Barne Ekintzailetza eta Berrikuntza bidezko Masterraren bigarren edizioa aurkeztu du

admin
By admin diciembre 2, 2011 12:39

Mondragon Unibertsitateak estatuan bakarra den Barne Ekintzailetza eta Berrikuntza bidezko Masterraren bigarren edizioa aurkeztu du

Graduondokoa enpresetako profesionalei eta ekimen berritzaileetako ekintzileei bideratuta dago master exekutibo modalitatean

Ekintzaile asko hala jaiotzen dira, baina beste asko, lana, ilusioa, eta nola ez, trebakuntzan oinarritua egin egiten dira. Horrek ekiten ikas daitekeela frogatzen du. Gaitasun hauek sustatzeko, Mondragon Unibertsitateak, duela hiru urte, LEINN gradua (Ekintzailetza eta berrikuntza lidergotza), eta iaz, Ekintzailetza Masterra jarri zuen abian. Bi ikasketa hauek bakarrak dira estatuan.

Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Team Academy ekintzailetza komunitatearekin batera, pasa den azaroaren 17an, Oñatiko Campuseko Enpresagintza Fakultatean Barne Ekintzailetza eta Lankidetza bidezko Berrikuntzako Nazioarteko Masterraren II. edizioa aurkeztu zuen. Master hau urtarrilan hasiko da eta 400 eskola-ordu izango ditu urtebete bakarrean.

Aurkezpen ekitaldian lehen edizioko parte-hartzaileak eta koordinatzaileak bildu ziren. Bere esperientziak azaldu zituzten bertan, ekintzailetza sustatzeko, eta frogatzeko posible dela etorkizuna jorratzea, norberak sinesten dituen proiektuak abian jarriz. Lehen edizioan, Danobat, Eroski, INIT Taldea, GAIA edo NRG Marketing bezalako enpresetako barne-ekintzailetzako exekutibo-talde batek prestakuntza jaso eta, aldi berean, enpresa-proiektu berriak garatu zituzten “learning by doing” (eginez ikasi) metodologiari jarraituz.

Masterraren metodologia eta helburuak azaltzeaz gain, ekitaldi horretan Juan Freire izan zen, berrikuntza pedagogikoan nazio- eta nazioarte-mailako erreferentea, eta masterrean irakasle arituko dena. Freire A Coruñako Unibertsitateko irakaslea ez ezik, Barrabes.biz-eko berrikuntza-zuzendaria ere bada. Barrabes.biz aholkularitza-enpresa bat da, enpresei laguntzen diena, kide guztiengan gaitasun eta jarrera ekintzailea sustatuz, eraginkortasun eta efizientzia handiena lortzeko erakundean.

Masterra eta metodologia

Urtarrilean hastekoa den Barne Ekintzailetza eta Lankidetza bidezko Berrikuntzako Nazioarteko Masterrak urtebeteko eta 400 ikastorduko iraupena du. Enpresetako profesionalei eta proiektu berritzaileen ekintzaileei zuzenduta dago, master exekutibo modalitatean, masterra eta eguneroko jarduera uztartzeko moduan. Ahal dela, programan parte hartzen duen profesionalak berrikuntza-proiektu baten, autokudeatutako talderen baten edo barne ekintzailetzarako talderen baten ardura izan behar du bere erakundean. Hala ez bada, horrelako proiektu bat sortzeko asmoa izatea litzateke egokiena.

Finlandiako JAMK Jyvaskyla University os Applied Science-ko ekintzailetza-unitatetik dator Master honetako ikasketa-metodoen muina. Unitate hori nazioarteko erreferentzia da hezkuntzan, eta munduko 17 eskola eta unibertsitatetan ez ezik, nazioarteko konpainia askotan ere erabiltzen dira beraren metodoak.

Duela hiru urte Mondragon Unibertsitateko Bidasoako campusean LEINN gradua abian jarri zenetik ikasturte honetatik aurrera Oñatin ere ematen da, ikasle-ekintzaileek 6 enpresa kooperatibo junior eratu eta 100 proiektutik gora burutu dituzte orain arte, 200.000 eurotik gorako fakturazioarekin.

admin
By admin diciembre 2, 2011 12:39
Comenta esta noticia

Sin comentarios

¡Sin comentarios todavía!

Tú puedes ser el primero en comentar esta noticia.

Escríbenos lo que piensas de este tema
Ver comentarios

Escribe un comentario

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*

Publizitatea

This movie requires Flash Player 9

PUBLIZITATEA

Uda Ikastaroak
banner ad

Egutegia | Calendario

diciembre 2014
L M X J V S D
« nov    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031