Parte-hartze handia UPV/EHUk antolatutako Zientziastearen hamaikagarren edizioan

admin
By admin diciembre 2, 2011 13:31

Parte-hartze handia UPV/EHUk antolatutako Zientziastearen hamaikagarren edizioan

40.000tik gora herritar eta 71 hezkuntza zentroren bisita izan dute Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Zientzia Tokiek

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Zientziastea, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XI. Astea, azaroaren 9tik 13ra bitartean ospatu zen, eta arrakasta handia izan zuen. Publikoak harrera ezin hobea egin zion ekimenari, hitzordua bera festa ludiko zein herrikoi gisa indartzen doan seinale.

Orotara 44.207 lagunek bisitatu dituzte UPV/EHUk Bilbon, Donostian eta Gasteizen kokatutako Zientzia Tokiak. Gainera, 71 hezkuntza zentro ere bertaratu dira, euren ikasleekin.

Zientziastea topagune kilikagarria da, ezustekoz betea, eta zientziaz eta teknologiaz gozatzeko aukera ematen duena. Bisitariak partaide biziak izan dira eta beraien jakin-mina asetzeko era izan dute, zientzialarien tresnak erabili ahal izan dituzte, elementuekin saiakerak egin, eguneroko fenomenoak nola gertatzen diren ikasi, zientzialariekin hitz egin eta nahi duten guztia galdetu. Adin guztietako publikoari zuzenduak, jarduera batzuk Zientzia Tokietan egin ziren -tailerrak, ikuskizun zientifikoak eta hitzaldiak- eta beste batzuk kanpoan burutu ziren -txango eta bisita gidatuak kasu-.

Bisitari gehien izan dituena Bilboko Zientzia Tokia izan da, aurten AlhondigaBilbaoko atarian kokatu dutena. 28.000tik gora bisita zenbatu dira bertan. Asteburuan, adibidez, handia izan zen publiko familiarraren presentzia. Astean zehar, berriz, nabarmentzekoa izan zen ikasleen parte-hartzea, 28 hezkuntza zentrotako kideek ere eskaintza ludiko-zientifikoarekin bat egin nahi izan baitzuten.

Gasteizen, asteburuan zehar, txu-txu trenek hurbildu zituzten bisitariak Dato kaletik CIEAko eraikinera (Lucio Lascaray). Bertan egon da kokatuta Zientziaren Tokia, ostegunetik larunbata bitartean. Zentrotik 4.000 bat lagun pasa dira, horietako 500 ikasleak .

Donostian, bestalde, Artzai Onean kokatutako karpa batean burutu ziren Zientziasteako jarduerak. Hilaren 10etik 12ra egon da zabalik, eta herritar ugari hurbildu ziren bertara. 12.000 bat bisitari izan ditu guztira, eta horietako 1.380 zentro ezberdinetako ikasleak izan dira.

Aipatutako kopuruez gain, gogoratu beharra dago 1.220 herritarrek parte hartu dutela hiru herrialdeetan burututako ekimen ezberdinetan, hala nola txangoetan, bisita gidatuetan edota lantegietan. AlhondigaBilbaon eskainitako hitzaldietara zein ikuskizun zientifikoetara ere jende andana hurbildu da.

Mota orotako esperimentu zientifikoetan parte hartu, laborategiko tresneria baliatu eta hainbat ikasgaitan duten ezagutza erakutsi ahal izan dute Zientzia Tokietara gerturatu ziren bisitari guztiek, baita galderak egin, jolastu eta bestelako proposamen batzuekin gozatu ere, betiere zientzia eta teknologia oinarri hartuta.

Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektoreak adierazi duenez, “Zientziasteak bere helburuak bete ditu, herritarrei zientzia eta teknologia, liluragarriak izateaz gain, hurbilekoak ere badirela eta gure bizitzako eremu guztietan presente daudela transmititzea lortu duelako”.

admin
By admin diciembre 2, 2011 13:31
Comenta esta noticia

Sin comentarios

¡Sin comentarios todavía!

Tú puedes ser el primero en comentar esta noticia.

Escríbenos lo que piensas de este tema
Ver comentarios

Escribe un comentario

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*

Publizitatea

This movie requires Flash Player 9

PUBLIZITATEA

Uda Ikastaroak
banner ad

Egutegia | Calendario

diciembre 2014
L M X J V S D
« nov    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031