ProiektEIBAR sariak banatu dituzte Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolan

admin
By admin abril 19, 2011 11:32

ProiektEIBAR sariak banatu dituzte Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolan

UPV/EHUko Eibarko Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolak ate irekien jardunaldia egin du berriki. Bertaratu zirenek ikastetxeko instalazioak ezagutzeko eta bertan emango diren Ingeniaritza Graduko titulazio berriei (Industria Elektronika eta Automatika, Mekanika eta Energia Berriztagarriak) buruzko informazioa eskuratzeko aukera izan zuten. Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Gradu berriari buruz informazioa jasotzera bildu zirenen kopurua oso handia izan zen.
Jardunaldi honen barruan, Zientzia eta Teknologiaren IV. Azoka egin zuten; jardunaldian, irakasleek aipatu titulazioen tresnak eta sistema berekiak azaldu zituzten bertako estandetan.
Era berean, UPV/EHUko Eibarko Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolak antolatzen dituen Batxilergoko eta Heziketa Zikloko ikasleentzako ProiektEIBAR Proiektu zientifiko-teknologikoen IV. lehiaketaren sariak banatu zituzten. Ekitaldi horretan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreorde Cristina Uriarte izan zen.
Batxilergoko atalean, lehen saria Zerrautsetik bio-oila lortzea proiektuari eman zitzaion, Gasteizko Jesus Obrero Institutu Politeknikoko David Diez Gil, Elena Folgoso Lozano eta David Sevilla Marrón ikasleek aurkeztua. Heziketa Zikloen atalean, berriz, epaimahaiak buru-belarri lan egin behar izan zuen aurkeztutako maila handiko proiektuen artean aukera egiteko. Lehen sari ex aequoa honako proiektu hauei eman zitzaien: Mezua airean, Lurdes Pagadizabal eta Karmele Hidalgok aurkeztua, eta Jariakin-banatzailea Félix Machín Rodríguezek aurkeztua, Errenteriako Don Bosco GLHBI ikastetxekoak. Era berean, zentro parte-hartzaileenaren saria Errenteriako Don Bosco GLHBIri eman zitzaion.

admin
By admin abril 19, 2011 11:32
Comenta esta noticia

Sin comentarios

¡Sin comentarios todavía!

Tú puedes ser el primero en comentar esta noticia.

Escríbenos lo que piensas de este tema
Ver comentarios

Escribe un comentario

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*

Publizitatea

This movie requires Flash Player 9

PUBLIZITATEA

Uda Ikastaroak
banner ad

Egutegia | Calendario

noviembre 2014
L M X J V S D
« oct    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930