Unibertsitate bikainen artean

admin
By admin mayo 25, 2011 11:32

Euskampus ekimenak lortu duen Campus Bikaintasunaren aintzatespenarekin UPV/EHUk europar unibertsitate onenen artean kokatu nahi du

Estatuko unibertsitate desberdinek aurkeztutako 22 proiektuek helburu bera zuten: 2015era begira bikainak izatea. Hala ere, bikaintasunaren aldeko lehia honetan soilik 8 proiektuk lortu dute Nazioarteko Campus Bikaintasunaren saria, eta zortzi horien artean Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) aurkeztutako Euskampus aurkitzen da.
UPV/EHU Hezkuntza Ministerioak eskaintzen dituen Campus Bikainaren saria lortzeko bere proeiktua aurkeztu zituen CSICen. Nazioarteko adituen batzorde batek guztira aurkeztu ziren 22 proiektuak aztertu eta hauetako zortzik Nazioarteko Campus Bikaintasunaren saria jaso dute (hauen artean UPV/EHUko Euskampus proiektua) eta seik Nazioarteko Campus Bikaintasunaren saria europar eskualde eremuan.
Hezkuntza Ministerioak programa honetara bideratu dituen 75 milioi euro banatuko dira. Zehazki, UPV/EHUko Euskampus proeiktuak lau milioi euro bereganatuko ditu.
Ikasleentzat onuragarri
UPV/EHUk nazioarte mailan erreferentziazko poloa izan nahi duen taldea osatu du Donostia International Physics Center (DiPC) eta Tecnalia Corporación Tecnológicarekin batera. Hauekin batera, Bordeleko Unibertsitateak ere aliantza estrategiko honetan parte hartu du. Hiru erakunde partehartzaileek Euskadin sortzen den ekoizpen zientzifikoaren %95aren jabe dira.
Bikaintasunaren Campusa Ekimenak (BCE) bertako eragileen arteko agregazio estrategikoaren ondorioz balio erantsi handiago bat ematen dituzten ekimen berritzaile eta lehiakorrenak diruz lagundu nahi ditu. Modu honetan, unibertsitate irakaskuntzaren kalitatearen, eraginkortasunaren eta efikaziaren hobekuntzari erantzun nahi zaio, ezagutzaren eraldaketa lehiakortasun eta berrikuntzaren hazkundean hobetuz.
BCEren helburuak
• Espainiako unibertsitaterik onenak Europako unibertsitate onenen artean kokatzea eta ezagutzan oinarritutako esparru berritzaileen markoan unibertsitate campus kopuru zabal baten nazioarteko aintzatespena sustatzea. Gaur egun, espainiar unibertsitateek nazioarte mailan duten aintzatespena baxua da. 2010an Shangaiko Unibertsitateak eginiko sailkapen baten arabera, munduko 200 unibertsitate onenen artean ez dago espainiar unibertsitaterik.
• Unibertsitateko ikasle, ikertzaile, kudeatzaile eta teknologorik onenak erakarri, kalitate orokorra eta nazioarteko bikaintasun campus espezializatuen kalitatea hobetuz.
• Bigarren Hezkuntzako eta lanbide Heziketako zentroak gerturatzea eta estrategia orokor baten barruan barneratzea, zerbitzu eta azpiegituren ustiapena erraztuz eta hezkuntza zein bizitza profesionaleko etapa desberdinen arteko pasarelak sortuz.
• Helburu hirukoitza duen programa bat garatu: campus bera partekatuz proiektu estrategiko amankomun bat garatzen duten erakundeen agregazioa sustatzea; nazioarteko ikuspen handia lortzeko bideratutako ingurune akademiko, zientifiko, ekintzaile eta berritzailea sortzea; eta benetazko unibertsitate bizitza suposatuko duten, hots, lurraldean eta hirian sozialki integratuta izango diren ingurune akademikoak sortzea.
• Espainiar nazioarteko bikaintasun campusen mapa lortzea. Bakoitzaren esparrua edota espezializazioa zehaztuz.
Euskampusek eskaintzen duena
• Euskampusen xedea Unibertsitatea herriarekin lotuko duen ekimen bat garatzea da, eta berean, UPV/EHU europar unibertsitate onenen artean kokatu gura du. Ezagutzan, teknologian eta berrikuntzan oinarritutako ekimena da eta, batez ere, pertsonetan, berritzeko duten gaitasunean, bere sormenean eta giza-erantzukizunean.
• Euskampusek trebakuntzan, ikerketan, berrikuntzan, nazioartekotasunean eta talentuaren erakarpenean eta fidelizazioan oinarritutako modelo bat garatzeko elkarlan estrategikorako markoa finkatzen du.
• Euskampus UPV/EHU (ekimenaren sustatzailea), Tecnalia Corporación Tecnológica eta Donostia Internacional Physics Center Fundazioak (DIPC) osatzen duten agregazio estrategikoa da, eta bertan, erakunde publiko eta Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko erakunde nagusienek ere parte hartzen dute.
• UPV/EHU Euskadin den unibertsitate publiko bakarra da; 3 campus, 31 zentru, 45.000 ikasle eta 3.300 irakasle eta ikerlarik osatzen dute. Tecnaliak, berriz, 8 Teknologia zentro, 19 negozio unitate, 1.545 pertsona lanean eta nazioarteko 11 egoitza aurkezten ditu. Azkenik, DIPC kondentsatutako materiaren fisikan Fundazio erreferentea da; 1.228 ikerlari-bisitari ditu, 16 Nobel Sari bisitari eta 12.000 argitarapen zientifiko sortu ditu.
• Euskampusek Euskadiko eraldaketa ekonomikoaren prozesua abian jarri nahi du, non ikerketa, berrikuntza, nazioartekotasuna eta talentuaren erakarpenean eta fidelizazioa gakotzat hartzen dituen modeloak ekoizpen ehunaren lehiakortasunaren hobekuntzan berebiziko garrantzia hartzen du; Europako Ardatz Atlantikoko irakaskuntza, zientzia eta teknologian erreferente; eta Euskadin bertan lurralde garapenaren eta erronka sozial, kultural eta ingurumen-erronkei irtenbide emateko erreferente.

admin
By admin mayo 25, 2011 11:32
Comenta esta noticia

Sin comentarios

¡Sin comentarios todavía!

Tú puedes ser el primero en comentar esta noticia.

Escríbenos lo que piensas de este tema
Ver comentarios

Escribe un comentario

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*

Publizitatea

This movie requires Flash Player 9

PUBLIZITATEA

Uda Ikastaroak
banner ad

Egutegia | Calendario

septiembre 2014
L M X J V S D
« jul    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930