UPV/EHUk unibertsitatearen irudi ona zabaltzen lagundu duten ikasleak saritu ditu

admin
By admin enero 18, 2011 11:38

UPV/EHUk unibertsitatearen irudi ona zabaltzen lagundu duten ikasleak saritu ditu

UPV/EHUk unibertsitatearen irudia hobetzen lagundu duten ikasleak saritu nahi izan ditu

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHUren irudi ona zabaltzen lagundu duten ikasleak saritzeko I. Lehiaketako irabazleei sariak banatu zituen pasa den abenduaren 17an. Ekitaldian, besteak beste, honako hauek izan ziren: Elena Bernaras, UPV/EHUko Ikasleen errektoreordea eta bi mahaikide hauek: José Antonio Oleaga, UPV/EHUko irakaslea eta Aratz Castro, UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluko presidentea.
Ikasleen Errektoreordetzak eta Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako Errektoreordetzak deitutako sariketa honen bidez UPV/EHUk unibertsitatearen irudia zabaltzen laguntzen duten ikasleak sariztatu nahi izan ditu. Guztira, sei sari eta bi akzesit banatu ziren. Irabazleak, lehiaketaren atal bakoitzeko, hurrenez hurren, hauek izan dira.
Gizarte eta Zuzenbide Zientzien arloan, lehen saria Unibertsitateko emakumezkoen saskibaloi taldeak lortu du, errendimendu handiko talde horrek egin duen lanagatik eta kirol arloan berdintasuna bultzatzeagatik. Arantxa Gómez Novok, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen Donostiako ordezkaritzakoak hartu zuen saria talde osoaren izenean. Bigarren saria, berriz,  Gloria Aintzane Ruesgas Mendok irabazi zuen, Donostiako Eskola Politeknikokoa, nazioartean bere ikastegiaren irudia hobetzen laguntzeagatik eta nazioarteko ikasleen harreraz ekimenak proposatzeagatik.
Ingeniaritzen eta Arkitekturaren arloan, berriz, lehen saria Ivan García Garcíak irabazi du, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolakoa eta eskuko telefonoetarako bideo baten egilea, bere lanaren eraginagatik. Atal berean, bigarren saria Iker Castaños Chavarrirentzat izan zen, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolakoa eta software berritzaile eta doako baten egilea, eta hirugarrena, berriz, Unai Alonso Pinillosentzat, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikokoa eta Euspen Challenge 2010eko europar fasean lehen sariaren irabazlea.
Azkenik, Arte eta Giza Zientzien arloan, lehen saria Edurne González eta Laurita Silesek eskuratu zuten, Trini Dinastiako taldekideak, goraka ari den arte eremuetara UPV/EHUren irudia hurbiltzeagatik.
Epaimahaiak bi akzesit ere ematea erabaki zuen: María Bujedo Tamayori eta Asier Larringan Zarate, Unai Agirre Isasi eta Oihane Irazabal Agirrek osatutako taldeari. Lehenengo sariak 2.000 eurokoak, bigarrenak 1.100 eurokoak eta akzesitak 400 eurokoak.
admin
By admin enero 18, 2011 11:38
Comenta esta noticia

Sin comentarios

¡Sin comentarios todavía!

Tú puedes ser el primero en comentar esta noticia.

Escríbenos lo que piensas de este tema
Ver comentarios

Escribe un comentario

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*

Publizitatea

This movie requires Flash Player 9

PUBLIZITATEA

Uda Ikastaroak
banner ad

Egutegia | Calendario

noviembre 2014
L M X J V S D
« oct    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930